Revenir en page d'accueilIraty

  • Forêt
  • Forêt2
  • Forêt3
Objectifs et actions - Aurreikusitako ekintzak
  • « Iratiko Etxeak » eta « Animazio eta Ekintza Zentroa » bezalako azpiegituren eta xendra sare baten sortzea. Iratiko azpiegiturak bisitariaren harrera eta informazioari, bai eta lurraldearen bizkortze eta sustapeneko ekintzen obratzeari ere eskainiko zaizkie. Ber denboran, ingurumen eta ondarearekiko sentsibilizazio funtzioak izanen dituzte.

  • Ekipamenduen kudeaketa : ekipamendu berrietarako kudeaketa planen eta aldibereko ekintza programa koordinatuen garapena. Dauden azpiegituren eta azpiegitura berrien kokapena eta antolaketa ere tratatzen dituzte, betiere kalitatea helburu izanik.

  • Turismo ekoizkinaren sortzea : « Irati, natura turismoko oihana » turismo ekoizkin orokorraren eta ornitologian aditu ekoizkin baten sortzea.

  • Eremuaren erabilera publikoaren koordinaketa : erabilera publikoaren plan baten lanketa, dauden formula eta baliabideetan oinarriturik, eremuaren baterako kudeaketa hobetzea ahalbidetzen duena.

  • Formakuntza : proiektuan esku hartzen duten eragileak (turismo arloan lanean ari direnak, hautetsiak, zaindariak) prestatzeko ekintzak (topaketak, kurtsoak, jardunaldiak), formakuntza beharren aitzin-azterketa batean oinarriturik.

  • Bizkortzea : baterako ekintza programa batzuk (eskolakoei edota tokiko biztanlegoari zuzenduak, topaketa egunak…) praktikan jartzea urte osoan zehar, ondoko gaien inguruan : Iratiko Oihana, lurraldea, kultura eta jendea. Ekintza arlo horretan eskualdeko beste hainbat ekipamendu zein esperientziarekiko lankidetza ere aurkitzen da (Abodi, Otsagabiako NIZ, tokiko ekoizkinen merkatua…).

  • Hedapena eta komunikazioa : baterako euskarriak (web guneak, liburuxkak, mapak), aurkezpen egunak, baterako hedapen eta komunikazio protokoloa, eta lurraldearen irudi bakar baten sortzea.

  • Jarraipena : proiektuan aurreikusitako ekintza guzien bilakaera eta jarraipena segurtatzeko. Jarraipen batzorde baten sortzea aurreikusia da.