Revenir en page d'accueilIraty

Objectifs et actions - Helburuak
  • Mugaz gaindiko turismoa garatzea natura baliabideetan oinarritutako eta lankidetza baloratzen duten ekoizkin identitario, berritzaile eta tematikoak eskainiz.

  • Lankidetza garatzea informazio eta kudeaketa mailan, tresna amankomunak ahalik eta hobekien erabiltzeko.

  • Lurraldearen aberastasun ekologiko eta tokiko bioaniztasunarekiko sentsibilizazioa egitea jendartean. Oihanaren eta hondakinen kudeatzeko beharra kontuan hartzen duen errespetura jotzea.

  • Tokiko jarduerak sustengatu eta garatzea : ez bakarrik turismo zuzena, baizik eta laborantza eta eskulangintza ere.

  • Lurraldeko historia eta kultura hobeki ezagutaraztea.

  • Enpleguak sendotu eta sortzea bertan garatuak diren jardueren bitartez.

  • Auzoko ibarren arteko harremanak indartzea, ez bakarrik partekatzen duten natura eremuari dagokionez, baizik eta historia, kultura, ondarea, artea, harreman sozialak eta giza harremanak trukatuz ere.

  • Bi aldeetan emaitza baikorrak dauzkaten ohiturak eta esperientziak partekatu eta transmititzea : aterbe, jatetxe eta turismo zerbitzuetan iparraldekoek bildu duten esperientzia ; informazio, ingurumen heziketa eta jardueren bizkortze mailan hegoaldekoek lortu duten trebakuntza.

  • Lurraldeko natura eta kultura baliabideak baloratzea, bai bisitarientzat, bai tokiko herritarrentzat ere.