Revenir en page d'accueilIraty

Lurraldea

Iratiko oihanak orotara 27 000 ha estaltzen ditu. Europako izeidi-pagadirik handiena eta zainduena da.

Lurraldean hainbat egitura badaude, eremu horren erabilera publikoaren kudeaketari eta turismo kontsumoari eskainirik :

Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroa
Nafarroako Gobernuko ingurumen heziketarako ekipamendu sarearen baitan dago. Otsagabiako herrian dago, hau da, Nafar aldean dagoen Iratiko oihanerako sarbidean.

Iratiko Etxeetako Informazio Gunea eta aparkalekua
Elurretako Ama Birjinaren ermitatik hurbil kokatuak dira. Turismo sasoian irekiak dira bezeroei harrera egiteko. Antzeko gune bat badago Arrazolan (Aezkoako ibarra).

Iratiko Etxolak
Aterbe, jatetxe eta aisialdiko konplexu turistikoa, Iratiko oihanaren iparraldeko isurialdean kokaturik. Bisitari mota desberdinei zuzendua zaie (eskolakoak, familiak, natura, taldeak). 40 etxola dauzka, sasoiaren arabera 287-340 bisitari errezibizen dituztenak.

Zuberoako eta Zaraitzuko lurraldeak dira jardunean dauden eskualdeko gune nagusiak, natura turismoaren arloan. Erabaki da bi egitura horiek elkarrengana hurbiltzea, honako helburu honekin : partaide bakoitzaren administrazio eta kudeaketa arauak hobeki ezagutuz, koordinaketa ahalik eta hobekien erabiltzea naturaguneak eta tokiko kultura errespetzen duen turismoa garatzeko gisan.