Revenir en page d'accueilIraty

  • Les Casas d'Irati
  • Le bâtiment d'activités aux chalets
  • Echanges sur la gestion des sites et territoire
  • Echanges sur la gestion des sites et territoire
  • Dia del valle de Salazar
  • Dia de mugas
Avancement du projet



Irati mügaz gaineko xedearen azken urtean sartzez, oro zaleago badoa. Lürraldeetako arizaleek alkarrekilanko urteetako lanak orai gaüzatü behar dütüe.

2012ko urte orotan, aktüalitate osto hontan, egintza desbardinen eraikitzea jarraikitzen ahalko düzüe. Bena lehenago, hobeki ikusteko gaüzak nola aitzinatzen diren, artekako bilana eginen dügü.


Azpiegitürak
Bi gaintietan, azpiegitürak ontsa aitzinatürik dira (Las casa de Irati eta Jardün eta Animazio Zentroa).
Barneko antolatzeak dira orai egiten ari (elektrizitatea, ütürgintza…) kanpoko gaüza elibat ere orano baratzen da ürrentzeko. (argazkiak).

Lürralde bakoitxeko ebil bideen arteko lotürak eginik dira


Ekipamentüen joanaraztea
Xedearen parteliantek bilküra hanitx egin düe beren artean bena ere bai kanpoko jente eta enpresa zonbaitekin, gaüza oroen joanarazte hoberenaren pentsatzeko.
Güti ageri da hau prefosta bena baitezpadako da geroko arrakastaren segürtatzeko.


Eskentza turistiko berria
Irati güne amiragarria da, ikusteko, ikertzeko, ebilteko, ezagützeko. Eskentza turistikoak handitü behar dü jenteak aisago hel ditean edertarzün eta historiaz beterikako lekü hortara.
Natüra eta ezagütza, bereziki mügaz gaineko xenden bidez, eskentza turistikoaren bihotzean date.






Günearen erabilpen püblikoa

Xede hontan, arizaleen eta lürraldeen artean eginen den günearen erabilpenaren koordinazioa inportant da gaüzak ontsa joan ditean.
Lan hau orai egiten da ibarretako guardien artean, xenda güzien GPSean sartzean, xenda horientako karta zonbaiten egitean…





Formakuntza
Bestearen eta beste jardünen ezagützeak kausitzea eta iraütea ekarriko dütü. Arren formakuntza beharrezko da xedearen hobeki entelegatzeko. Adibide bat baizik ez badügü emaiten, mintzajeen konprenitzea baitezpadako da. Hots teknikalariak eta haütetsiak eskolalat arrajoaiten dira.


Dinamika
Nahi badügü jenteek bere dezen xede hau, informazioa beno haratago joan beharko dügü. Gertakari zonbaiten bidez, nahi dügü jenteek ontsa entelega dezen xedea eta parteliant sendi ditean (ibarraren egüna, mugas, bortüka)
Leküaren gaineko bilküra zonbaiten bidez, xedeak jüntatzen dütü ibarretako profesionalak.
Leküa badate prefosta haurrentako, biharko arizaleak beitira.


Hedatü eta komünikatü
Prentsan agertü artikülüetzaz bestalde, bi egintza nausi azpimarratü nahi dügü :
- Irati karta turistiko baten egitea (lehentze da holakorik egiten, günea bere osotarzünean hartürik, geografia eta historia mailan). Bertan oroek ükenen dügü ikusteko plazera.
- Internet bidezko komünikazioa : hor gaüza bat beno haboro bada. Lehenik azken urte hontan, xedearen aitzinatzearen üngürüan komünikatzeko nahiküntea. Gero komünikazio tresnek xedearen elementüak erakutsiko dütüe.
Mügaz gaineko xedeetan kausitzea lürralde bakoitxarentako abantaila da. Goatzan oro bide hortan.


Ondoko artikülüetan hobeki presentatütko deizüegu egintza bakoitxa, züek ere xedean parte har dezazüen.