Revenir en page d'accueilIraty

  • Cascade
  • Forêt
  • Chevaux
Proiektuaren sortzea

Zuberoako Sindikatu Batzordea, iparraldean, eta Zaraitzuko Ibarraren Batzorde Orokorra, biak Iratiko oihanaren parte handi baten jabe (beste bi lurralde elkargoekin batera : Garazi eta Aezkoa), elkarrengana hurbildu dira beren harremanei eta partekatzen duten lurraldeari dimentsio berri bat emateko gisan.

Proiektuaren helburua hainbat tresna sortu, giltzatu eta martxan jartzea da Iratiko lurraldearen eta inguruko herrien turismo garapena bizkortzeko, kudeaketa iraunkorraren irizpideak kontuan hartuz, bai ingurumen, bai ekonomia, bai eta gizarte mailan ere. Proiektuaren asmoa honako hau da : publikoaren kontsumoa, bioaniztasun aberatsa duen naturagune zabal baten kudeaketaren errespetuan antolatzea.

Betidanik, lurraldeko eragile desberdinen arteko harremana erraza izan da. Hasieran, tokiko baliabideak (hazkuntza, alhatzea, ehiza, arrantza) batera ustiatzen zituzten. Denbora iragan ahala, harreman horrek ibarren garapen ekonomikoa sendotu nahi izan du, turismoaren, industrialdeen, kultura biziaren eta herritarren ongizatearen garapena bere gain hartuz.

Gaur egun, Irati da eskualde horretako natura turismoaren erakargarritasun nagusienetarik. Iparraldean, Iratiko etxolek 225 000 bisitari inguru errezibitzen dituzte, hegoaldeko egiturek 100 000 bisitari baino gehiago hartzen dituztelarik, horien erdia Otsagabiako Iratiko Etxeetako turismo informazio guneetatik iragan baita. Alta, mugaz gaindiko bisitarien portzentajea apala da. Hegoaldeko Iratira sartzen diren bisitarien %5 soilik ez dira espainiarrak : proiektu horren asmoa hobetze marjina handi hori betetzea da.

Eremuaren erabilera publikoaren kudeaketa egoki bat beharrezkoa da, kudeatzaile desberdinengandik koordinaketa eta lankidetza hobetzeko indarrak suposatzen dituena, laborantzako gune horietan turismoa sustatzeko, baliabideen kudeaketa eta natur ingurunea asaldatu gabe.