Revenir en page d'accueilIraty

Iratiko oihana mugaz gaindiko mendigune eredugarri bat da : alabaina, Irati izena duen latsak Pirinio Atlantikoetan dagoen Zuberoako ibar garaian du iturburua ; gero, lats horrek Nafarroa zeharkatzen du Ebro ibaira eta Mediterraneoko itsasora isurtzeko. Bada benetako jarraitutasun bat, beraz, Zuberoako ibar garaiaren eta Nafarroan zehar hedatzen den eremu oihantsu zabalaren artean.
Behiala, euskal iratxoak bizi ziren lurralde zabal horretan. Geroztik, europar lurralde horrek itsas armada nazionalak, eskalapoigileak, ikazkinak eta arotzak, besteak beste, zurez nasaiki hornitu zituen… Gaur egun, turismoari irekitzen zaio helmuga bakar baten bidez : IRATI.